Igor San Miguel, bide berriari ekiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko eka. 9a, 09:18
Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Lagun Onak Futbol Taldeak Igor San Miguel entrenatzaile berria, Garmendipen. Bertan izan ziren Iñigo Arregi, Lagun Onakeko lehendakaria eta talde tekniko berria.\ \ Astelehenean aurreratu bezala, Igor San Miguel astigarragarrak Lagun Onakeko 3.mailako taldearen gidaritza hartuko du datozen egunetan. San Miguel, 2 urtez Realeko emakumeen lehen taldea entrenatzetik dator. Aurrez, jokalari ere izan zen, besteak beste, Reala Bn, Real Unionen, Recreacion, Zamora eta Logroñes taldeetan. \ \ \"Sekulako gogoarekin\" dagoela esan zuen Urola Kostako Hitzak eginiko elkarrizketan eta Realarekin egin beharrekoak egindakoan jarriko dela \"buru-belarri\" lanean.\ \ Aldamenean izango ditu Aitor Zubizarreta (irudian eskuinetik aurrena), bigarren entrenatzaile lanetan; Iosu Osa (eskuinetik bigarrena) prestatzaile fisikoa eta Xabier Alberdi (ezkerretik lehena) kirol zuzendaria. Talde teknikoa osatzeko, David Tejera izango da atezainen entrenatzailea.