Gehiegizko zigorra

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urr. 4a, 12:18

Epailea protagonista bihurtzen denean, seinale txarra izaten da gehienetan, eta horrela gertatu zen zapatuan Garmendipen.

Ondo hasi zen partida, lehen minutuan Otamendik aukera paregabea eduki zuen markagailuan aurretik jartzeko. Alaves B taldeari kosta egiten zitzaion Lagun Onaken area ingurura heltzea. Baina nola diren gauzak, partidako 15. minutuan motzean korner bat atera, erdiratu, eta buruz sareeta bidali zuen Julenek baloia. Ezer egin gabe Alaves B aurretik jarri zen markaigailuan.

Lehen zatia amaitu baino lehen, Landak berdinketa lortzeko aukera ederra izan zuen. Gero Egañaren kanporaketa etorri zen. Egia da Alaves B taldeko bederatzi jokalariak ez ziola lagundu batere erabakia hartzerako unean. Izan ere, Egañak bigarren txartel horia ikusi zuen lehen zatia amaitzear bederatziak egindako "teatroari" esker, eta partida zail gelditu zitzaion Turrillasen mutilei.

Bigarren zatian ahalegin guztia egin zuen Lagun Onakek, bultza egiten zuen, baina jokalari bat gutxiagorekin ezin izan zuen. Azpeitiko taldeak gora egin behar zuenean, partida amaitzeko sei minutu falta zirela, bigarren gola sartu zuen Alaves Bk. Pena izan zen, hamaika jokalarirekin beste partidu bat izango baitzen.

Esan behar, Alex Arresek bere debuta egin zuela bigarrengo zatian.

Datorren larunbatean, urriaren 8an, Bermeo izango dute aurkari Itsas Gane futbol zelaian, 17:30ean hasita.