Futbol Eskolan izena eman daiteke abuztuaren 29an eta 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko abu. 26a, 14:29
Aurreko ikasturte bateko Futbol Eskolakoak.

Garmendipe fulbol zelaiko ofizinetan bete beharko da izena emateko orria, 18:30etatik 19:30etara bitartean. 

2006an, 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutilek eman ahalko dute izena; eta, nesken kasuan, baita 2005ean jaiotakoek ere. 

 

Lagun Onak Futbol eskola ikasturte berria prestatzen hasita dago. Astelehenean eta asteartean, hilak 29 eta 30, izango da izena emateko epea. Garmendipe futbol zelaian bete beharko da izena emateko orria, 18:30etatik 19:30etara bitartean. 

2006an, 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutilek eman ahalko dute izena Futbol Eskolan; baita 2005ean jaiotako neskek ere.