Jon Guridi azpeitiarrak azkenengo minutuan sartutako golari esker lortu zuen Reala B-k Sestao River taldearen aurkako neurketa berdintzea. 1 eta 1 bukatu zen neurketa, Zubietan.\
\
Mikel Labakak egin zituen entrenatzaile lanak partidan, eta postu horretan aritzen zen aurreneko aldia izan zen. Izan ere, Imanol Alguacil lehen entrenatzailea zigortuta zegoen eta haren ordez aritu zen entrenatzaile lanetan Labaka.\
\
Zorionak bioi!