Goiko postuetan kokatzeko puntuen bila

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko urr. 2a, 14:19
Hirugarren Mailako taldeak larunbat honetan, hilak 3, neurketa garrantzitsua dauka BetoƱo-Elgorriaga taldearen aurka. Inertzia bikainean daude gure mutilak eta horrela jarraitzea nahi dute, sailkapeneko goiko postuetan finkatzeko.\ \ Neurketa 17:00etan hasiko da, Garmendipeko futbol zelaian. Beti bezala, atsedenaldian zozketak egingo dira. Alde batetik, Ameztoiren eskutik, hainbat produkturekin osatutako otarre bat; eta Kiruri jatetxearen eskutik, berriz, bi lagunentzako bazkaria/afaria zozkatuko dira.\ \ Animatu eta etorri taldea animatzera.\ \ Aupa Lagun!