Hiru puntu baino gehiago jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2015ko api. 9a, 11:18
Igandean, hilak 12, hirugarren mailako taldeak neurketa garrantzitsua jokatuko du Erandio taldearen kontra, 17:00etan, Garmendipeko futbol zelaian. Azken asteetako emaitzek ez dute lagundu eta sailkapenean atzeko postuetatik gertu daude Turrillasen mutilak. Aurkaria ere ez dabil ondo, eta beraientzako ere azkenengo aukeretako bat izan daiteke. Beraz, partidak bere xarma eta tentsioa izango du, hiru puntu baino gehiago daudelako jokoan.\ \ Sailkapenari dagokionez, Turrillasen mutilak 16. postuan daude 33 punturekin eta Erandio, aldiz, jaitsiera postuetan. Hau da, 18. postuan 25 punturekin.\ \ Garaipena ezinbestekoa da arnasa hartzeko eta jaitsiera postuetatik urruntzeko eta noski taldeari konfiantza emateko. Lagun Onak taldearen izenean, zaletuari partidara etortzeko eskaera egiten diogu, taldeari babesa eta animoak emateko, beharrezkoa izango baitira.\ \ Atsedenaldian, Kiruri jatetxearen eskutik bi pertsonentzako bazkaria/afaria eta Ameztoiren prestatutako elikagaien otarra eder bat zozkatuko dira.\ \ Etorri Garmendipera eta animatu taldea. Aupa Lagun!\ \ Jubenilak\ \ Xuban PeƱaren zuzendaritzapean dauden mutilak gertu dute euren helburu garrantzitsuena: mailari eustea. Nahiz eta sailkapenean atzeko postuetatik gertu ibili diren denboraldi guztian, gogoratu behar da taldea bi urtean jarraian mailaz igo dela eta exijentzia maila oso altua eskatzen duela. Beraz, talde guztia egiten ari den lana goraipatzekoa da. \ \ Denboraldia amaitzeko bi partida falta zaizkie. Igandean, hilak 12, 11:00etan, Romo talde bizkaitarraren aurka jokatuko dute Gobela futbol zelaian. Oso garrantzitsua da neurketa. Izan ere, irabaziz gero, automatikoki maila honetan jarraituko dute hurrengo denboraldian. \ \ Autobusa jarriko da taldearekin batera Erromora joateko eta babesa emateko. Interesa duenak jarri kontaktuan Lagun Onak Futbol taldearekin. Zorte on!