LAGUN ONAK -- RETUERTO\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko abe. 28a, 18:25
LAGUN ONAK -- RETUERTO\ EGUNA; ABENDUAK 29 IGANDEA\ ORDUA: ARRATSEKO 17.00 TAN\ LEKUA: GARMENDIPE FUTBOL ZELAIAN\ \ \ Partidu benetan garrantzitsua, garrantzitsua gertuena dugulako eta garrantzitsua lehen itzulia 22 punturekin amaitzeko aukera dagoelako eta bide batez pixkat lasai urte zaharrak pasatzeko aukera. Horretarako Asier Olaizolak zuzentzen duen taldeak Retuerto talde bizkaitarra izango du aurkari, azken postuan den taldea. \ Badakigu, txartelen erruz Julen Aranburu baja izango dela, aldiz Hodei Tena itzuliko da bere santzioa Oiartzunen aurka bete ondoren.\ \ Partiduan zehar, urte zahar eguna gertu izanik ekintza desberdinak izango dira guztientzat, hala nola atsedenaldian KIRURI JATETXEAN bi lagunentzako afaria eta KONTXI ARRAINDEGIAK EMANDAKO arrazin otarra ederra zozketatuko dira.\ \ Partidua hasi aurretik Lagun Onak futbol taldeko teknifikazio taldeko jokalari guztiek aukera izango dute bai beraien taldeko argazkia ateratzeko entrenatzailearekin eta baita Lagun Onakeko lehen taldeko jokalariekin argazkiak ateratzeko ere\ \ Atsedenaldian baita ere zozketa berezi batzuk egingo dira Garmendipera hurbiltzen diren gazte guztien artean, besteak beste, Xabi Prieto errealeko kapitainak sinatutako baloia bat, beste lau baloi Lagun Onakeo jokalariek sinatutatoak, Lagun Onakeko paseoko bi kamixeta eta beste zenbait gauza. Aurrez eskerrik asko.\ \ Horretarako, zozketan parte hartzeko, partidu aurretik banatutako orrietan gazteek beraien izen abizenak jarri eta kutxa batean sartzea nahiko izango da.\ \ Bide batez gazte guztiak TRIBUNA ZAHAR taldearekin batera taldea anaimatzera joan daitezela nahi dugu.\ \ ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!\ \ LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA