Santo Tomas asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko abe. 18a, 14:30

Aupa zuek!

Asteburu hau pixkat berezia izanik (Santo Tomas eguna da larunbatean) eta futbol jardunaldia dagoenez, egun eta ordutegi bereziak izango dituzte partida askok beraz gauzak argitu asmoz gatorkizue.

1.- Asteburuko ordutegien laburpena:

Ohorezko Erregional Maila: Lagun Onak-Tolosa (Ostirala, hilak 20, 20:30ean, Garmendipen).
Gazteen Euskal Liga: Lagun Onak-Baskonia (Larunbata, hilak 21, 13:00etan, Garmendipen ).
Ohorezko Kadete Maila: Lagun Onak-Amaika Bat (Larunbata, hilak 21, 09:00etan, Garmendipen).
Alebin Parte-hartze Maila: Lagun Onak B-Zumaiako eta Lagun Onak C-Soraluzea (Igandea, hilak 22, 13:30ean, Garmendipen).
Infantil Txiki: Lagun Onak-Urola (Igandea, hilak 22, 15:00etan, Garmendipen).

2. Lagun Onak-Tolosa (Ohorezko Erregional Maila)

Lizeaga sagardotegiak babesten duen taldeak garaipen bikaina lortu zuen aurreko astean Bergaran, etahorretarako ozotopo asko gainditu behar izan zituzten. Emaitza 3 eta 4 zan zen, eta azpeitiarren golak Asier Gorostolak, Lur Etxeberriak, Juan Nuñezek eta Aritz Alberdik sartu zituzten. 

Garaipen horri balio handiagoa emango dio Tolosa gainditzen badu ostiral honetan. Zaila den talde baten aurka arituko dira, sailkapeneko lehen postuetan egoteko faboritoa den taldearen aurka. Baina, ziur gaude Jon Ipintzak zuzentzen duen taldeak beti moduan berea emango duela eta hiru puntuak lortuko dituela, pasa den asteko animoen laguntzarekin.

3. Oiartzun-Lagun Onak (Hirugarren Maila)

Santo Tomas egunez egin beharko du Azpeitiko lehen taldeak Oiartzunera bisita. 15:30ean hasiko da partida Ugaldetxo futbol zelaian. Asier Olaizolak zuzendutako taldeak pasa den asteburuan galdutako hiru puntuak berreskuratu nahi ditu Oarsoaldera egingo duten bisitan. Horretarako, gutxienez, Hodei Tenaren baja izango du, bosgarren txartela ikusi baitzuen aurreko astean, Alaves B-ren aurkako partidan.

Alavesen aurakako partidan, honela banatu zituen kontrako taldeko entrenatzaileak puntuak:

- 3 puntu: Adrian Abasalo aurrelariarentzat.
- 2 puntu: Iosu Aranburu erdilariarentzat.
- 1 puntu: Hodei Tena atzelariarentzat.

Sailkapen nagusia www.lagunonak.com webgunean duzue ikusgai.

Aupa Lagun!

Ondo pasa Santo Tomas eguna eta Gabonak!