Ibairen bideari ekin, Mendi!

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko aza. 26a, 18:15
Lagun Onak futbol taldeak azken aste hauetan ezaugarri desberdinetako bi albiste jaso ditu. Aurrez adierazi genuen moduan, Hodei Mendinueta azpeitiar jokalaria, pasa den hilean 2. B mailan, Amorebietarekin jolasten ari zela belaunean min hartu zuen. Ondorioz, kirofanotik pasatu behar izan zuen atzo, astelehena, eta denboraldiari agur esan dio.\ \ Bestalde, Lagun Onak futbol taldeko jokalaria den Ibai Salvador euskal selekzio amateurrerako deitua izan da. Jada entrenamendu gisako zenbait partida jokatu ditu Ibaik selekzioarekin, eta kapitain moduan gainera. Horrek, asko poztu gaitu Lagun Onakeko kideok, herriko taldean euskal selekzioko kapitaina izatea pozgarria baita.\ \ Hodei Mendinueta eta Ibaik badituzte zenbait bizipen amankomunean, futbol munduari dagokionez: biak atzeko lerroan erdian jolasten dute, nahiz eta biek ere zelai erdian jokatu dezaketen; biek lesio larriak izan dituzte beraien kirol ibilbidean (Ibaik bi urte jarraian lesionatuta igaro ditu, bi belaunetako lotailuak puskatu ondoren); biek Lagun Onak aukeratu dute lesioaren ondoren, euren kirol ibilbideari berriro ekiteko (Ibai aurten fitxatu zuen Lagun Onak taldeak Hodei Mendinuetaren hutsunea betetzeko).\ \ Hori guztia ikusita, Lagun Onak futbol taldeak zorionak eman nahi dizkio Ibai jokalariari, euskal selekzioko deialdian kapitain izateagatik eta animoak luzatu Hodei Mendinueta azpeitiarrari. \ \ Ibaik denak gainditu baditu, hik ere bai Mendi!\ \ (Argazkian Ibai Lagun Onakeko jokalaria euskal selekzioarekin kapitain moduan jolasten Zubietan, Sanseren aurka irabazitako lagunarteko norgehiagokan).