Eskerrik asko Mikeli eta guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko aza. 21a, 10:57
Eskerrak denoi: Lagun Onak futbol taldeak prentsa ohar honen bidez publikoki eskerrak eman nahi dizkie pasa den ostiralean Mikel Labakaren omenaldia posible egin zuten guztiei.\ \ - Eskerrak bihotzez Mikeli, eta noski bere ingurukoei, jarrera bikainarekin horrelako jai bat antolatzen lagundu izanagatik. Eskerrak, azkenean, Lagun Onak futbol taldea pixkat handiago egiten languntzeagatik.\ \ -Eskerrak Erreala eta Rayo Vallecanori beraien prestutatsun eta partehartzeagatik, beraiek gabe ezin izango zen burutu omenaldia, eskerrak benetan.\ \ -Eskerrak, Azpeitiko Udalari eta Kiroletako zinegotzi Manuel Unanueri, eta udaleko langileei, azken egun hauetan emandako mota guztietako laguntzagatik.\ \ - Eskerrak omenaldian zuzenean parte hartu zenuten guztioi: Igor Sarriegi kazetariari, Jon Maia eta Amets Arzalluz bertsolariei, IƱaki Azpeitia txistulariari, Mikelen lehengusu dantzariei, gure neska txikiei, sari-banaketan parte hartu zenuten guztioi, Gipuzkoako Futbol Federazioari, Esaiti, Azpeitiko alkate den Eneko Etxeberriari eta Lagun Onak futbol taldeko neska-mutilei.\ \ - Eskerrak baita ere, kolaboratzaile guztiei: peto berdea jantzi eta lan ugari egin zutenei, bai tabernan, bai umeen dendan, bai tribunan eta bai sarrerarak zaintzen, segurtasunekoei, panakarta egin zutenei, kartelak egin eta Gipuzkoa guztian jarri zituztenei...\ \ -Eta eskerrak noski, eguraldi txarrari aurre eginez Garmendipe futbol zelaiara gerturatu zinetan 1.500 pertsonei; heldu, gazte, ume eta guztioi. Eta, ezin ditugu aipatu gabe utzi Madrildik etorri ziren Bukanero taldeko kideak.\ \ Guztioi esker, eguraldiak lagundu ez zigun egun hori aurrera atera genuen, eta Mikeli merezitako omenaldia eskaini genion.\ \ Eguneko argazki eta bideo desberdinak, www.lagunonak.com orrialdean dituzue:(http://lagunonak.com/eu/berriak/albiste-orokorrak/529-mikel-labakaren-omenaldia).\ \