Biharko omenaldirako aholku batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko aza. 14a, 10:43
Biharko egunerako prentsa oharra, aholku batzuekin.\ \ 1.- Sarrerak salgai egongo dira, gaur 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta bihar 17:00etatik aurrera.\ \ 2.- Zaletu guztiei puntualitatea eskatzen zaie, partida hasieran, 19:00etan, hasiko den omenaldian denok present egoteko eta leihatiletan ilara luzerik sortu ez dadin.\ \ 3.- Herritar guztei, ahal den neurrian, Garmendipe futbol zelaira oinez hurbiltzeko eskatzen zaie.\ \ 4.- Atsedenaldian zozketa desberdinak egingo dira:\ \ - Realeko elastiko bat jokalariek sinatuta.\ - Rayo Vallecanoko elastiko bat jokalariek sinatuta.\ - Kontxi arraindegiak emandako arrain eta marisko lote bikaina.\ \ 5.- Haurren edo umeen sarrerak mesedez ez bota, atsedenaldian horien artean Realeko jokalariek sinatutako 10 baloi zozketatuko baitira.\ \ 6.- Partidan erabiliko den baloia Kantoi tabernak donatua izango da.\ \ 7.-Omenaldian parte hartu behar duten guztiek, 18:30erako Garmendipeko tribuna azpira agertu beharko dute.\ \ Aurrez, eskerrik asko guztioi.