Urrezko hiru puntu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | Kirolak
2013ko aza. 11a, 09:28

Lagun Onak 1- Beasain 0: Urrezko hiru puntu.

Lagun Onaken amaikakoa:

- Atezaina: Andoni Errasti.

- Atzelariak: Eneko Ansola, Iñigo Celihueta, Andoni Egaña, Hodei Tena.

- Zelai Erdia: Oinatz Elustondo, Iosu Aranburu, Ibai Salvador, Joanes Otamendi, Aitor Zabala.

- Aurrelaria: Adraina Abasolo.

Aldaketak:

- 46.minutua: Juanma Iparragirre, Eneko Ansolaren ordez.
- 63. minutua: Alex Aizpuru, Iosu Aranbururen ordez.
- 73. minutua: Iker Uribarren, Aitor Zabalaren ordez.

Golak:

1-0: 75. minutuan, Oinatz Elustondok, Adrian Abasoloren jokaldi on bati amaiera emanez.

Laburpena:

Puntuak (Beasaingo entrenatzailearen arabera):

3 puntu: Adrian Abasolo.
2 puntu: Joanes Otamendi.
1 puntu: Juanma Iparragirre.

Taldeari arnasa eman dioten hiru puntu lortu zituen atzo, igandea, Asier Olaizolak zuzendutako taldeak. Puntu horiei esker azken postuetatik urruntzea lortu du taldeak, baina gertu jarraitzen dutenez lana, eta asko gainera, egin beharko da oraindik.

Partida Beasainen aurka izan zen, eta goierritarrek erakutsi zuten zergatik diren lehen lau postuetan sartzeko hautagaiak. Lehen zatian nabarmendu ziren, batez ere, non bi aukera garbi izan zituzten markagailuan aurretik jartzeko, baina aukera horiek huts egin zituzten, neurri haundi batean Andoni Errasti Lagun Onakeko atezain debutatzailearen lanaren ondorioz. Eta, futbolean sarri gertatzen dena gertatu zen: barkatzen duenak ordaintzen amaitzen du.

Horrela bigarren zatian partida orekatzea lortu zuen Kiruri jatetxeak babesten duen taldeak, Juanma Iparragirrek beste aire bat eman baitzion taldeari. 75. minutuan etorri zen Lagun Onaken gola. Adrian Abasolok ezkerraldetik eginiko jokaldi on bati esker Oinatz Elustondok baloia sarean sartzea lortu zuen.

Datorren astean Azpeitiko taldeak Bermeori egingo dio bisita. Larri dabiltza bermeotarrak ere, eta beraz partida garrantzitsua izango da hori ere.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu