Lagun Onak eta Zallaren arteko partida gaur, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko urr. 29a, 11:59
Gaur, asteazkena, Lagun Onak eta Zallaren arteko norgehiagoka izango da Garmendipe futbol zelaian. Ligako hamaikagarren jardunaldia izango da, 20:30ean hasita.\ \ Gaur ligako jardunaldia izango da Hirugarren Mailan, eta Lagun Onak futbol taldeak Garmendipe futbol zelaian Zalla izango du bisitari.\ \ Asier Olaizolak zuzentzen duen taldearentzat denboraldi gogorra izaten ari da, emaitza eta lesioei dagokionean, baina seguru gaude buelta emateko gai izango direla azpeitiarrak. Horretarako aukera ona izango duten beti zaila den Enkarterrietako Zalla taldearen aurka.