Elgoibar eta Lagun Onak gol bana, puntu bana

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko urr. 15a, 19:41
Puntu ona azpeitiarrek ekarri zutena. Bi zati oso desberdin izan ziren pasa den larunbat arratsaldean Mintxeta futbol zelaian. Lehen zatian Lagun Onak izan zen nagusi eta partidua erabkita usteko moduko aukerak izan zituen Celihueta sartutako golaz aparte. Gola korner baten ondorioz etorri zen 10.minutuan.\ \ Baina atsedenaldira joan aurretik eta Joanes Otamendik bigarren gola bere oinetan izan ondoren Elgoibarren gola etorri zen hurruneko jaurtiketa baten ondoren.\ \ Honek bigarren zatia aldatu zuen, non Elgoibar nagusi izan zen eta hare eta gehiago Iparragirren futbol zelaitik epaileak bota ondoren 72.minutuan. Esan behar da aukera garbi garbirik ez zutela izan Elgoibartarrek geldikako jokaldietan salbu.\ \ *Hamaikakoa eta aldaketak:\ Atezaina: I.Olaizola\ Atzelariak: E.Ansola, Iñigo Clelihueta, Julen Egaña, Hodei Tena\ Erdilariak: Julen Aranburu, Juama Iparragirre, Aitor Zabala, Joanes Otamendi, Alex Altolagirre\ Aurrelaria: Maikel Obian\ \ Aldaketak\ \ -55.minutuan: Iker Uribarren Alex Altolagirreren ordez\ -70 minutuan: Alex Aizpuru Aitor Zabalaren ordez\ -75.min: Adrian Abasolo Maikel Obianen ordez\ \ *Golak\ \ -0-1 10.min Celihueta korner bat errematatu ostean\ -1-1 44.min Orma areaz kanpo egindako jaurtiketa baten ondoren\ \ Puntuak Aurkako entrenatzailearen arabera:\ \ -3 puntu Iñaki Olaizola\ -2 puntu Aitor Zabala\ -1 puntu: Joanes Otamendi\ \ Sailkapen nagusia www.lagunonak.com web orrialdea\ \ \ *Lagun Onak 2 - Berio 2 (ohorezko erregional mailan )\ \ Pena bat Jon Ipintzak zuzendutako taldeari gertatu zitzaiona larunbat arratsaldean Garmendipe futbol zelaian. Nahiz eta sailkapenak bi taldeen artean diferentzia haundia erakutzi, ez zen hala izan Garmendipeko futbol zelaian. Partidu orekatua eta polita eskaini ziguten bi taldeek eta batez ere Lizeaga sagardotegiak babesten duen taldeak. Dena eman zuten futbol zelaian eta modurik gogorrenean lortu zuen berdinketa donostiar taldeak, azken segunduan área barruko nahaz pila baten ondoren.\ \ Goleatzailea, Juan Nuñez eta Ibai Etxeberria izan ziren. Animoak luzatu besterik ez dago taldeari emaitzak iritxiko bait dira hórrela lana eginez gero\ \ *Lagun Onak 2 -Eibar\ \ Denboraldi bikaina egiten ari dira Xuban Peñak zuzendutako taldea. Orain arte jolastutako 6 partiduetatik 5 irabazi eta 1 berdindu dute, lidertzan direlarik 6 partiduren ostean 16 punturekin. Gogoan izan aurreko urtean mailaz igo eta euskal ligan jolasten ari direla.\ \ Jarrai dezatela futblean ondo jolasten eta ikasten, eta ahal bada oraintxe arte moduan emaitza onekin. Aipagarria gazteek lehen urtekoak ematen ari diren errendimendua; Txirbil, Odriozola, Ariño, Aranguren, Peñagarikano, Oihan...\ \ Goleatzaileak Ariño eta Ansoalde izan ziren.