Lagun Onak 1 - Amurrio 0: arratsalde borobila Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko urr. 7a, 12:05
Dena ongi atera zen zapatu arratsaldean Garmendipen: garaipena, joku ona, Iosu Aranbururen itzulera eta Adrian Abasoloren estreineko minutuak.\ \ Lagun Onaken hasierako hamaikakoa hauek osatu zuten:\ \ Atezaina: Olaizola.\ Atzelariak: Eneko Ansola, Celigueta, EgaƱa, Tena.\ Zelai erdikoak: Julen Aranburu, Juan Iparragirre, Alex Altolagirre, Iker Uribarren, Aitor Zabala\ Aurrelaria: Joanes Otamendi\ \ Gola: Joanes Otamendik, 83. minutuan; gol zoragarria azpeitiarrarena, atezaina goitk gaindituz.\ \ Aldaketak: -Oinatz Elustondo, Alex Altolagirreren ordez, 60. min.\ -Iosu Aranburu, Iker Uribarrenen ordez 70. min.\ - Adrian Abasolo, Aitor Zabalaren ordez, 72. min.\ \ Arratsalde polita Garmendipe futbol zelaian bizi izandakoa. Beharrezkoa zen garaipena lortzeaz gain, taldeak ongi jokatu zuen, batez ere bigarren zatian. Bigarren zati horretan, 70. minutuan, denok poztu gintuen berria jaso genuen Lagun Onak zale guztiok, Iosu Aranbururen itzulera, urte eta erdi zelaietatik kanpo egon ondoren.\ Zorionak Iosu!!\ \ Puntuak, aurkako entrenatzailearen arabera:\ - 3: Julen Aranburu\ - 2: Hodei Tena kapitaina\ - 1: Joanes Otamendi\ \ Sailkapen orokorra www.lagunonak.com web orrialdean duzue\ \ Lagun Onak Futbol Taldea\