Zorionak, Jagoba!

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko eka. 3a, 16:36
MEREZI ZENUTEN, MEREZI HUAN!\ \ Pasa den larunbateko iluntzeko zortzietatik aurrera momentu hunkigarriak bizitzen ari da Jagoba Beobide futbol jokalari azpeitarra. Bere taldea den Alavesekin 2. mailara igotzea lortu du, horretarako Real Jaen taldea atzean utzita.\ \ Denborladi bikaina egin du talde babazorroak eta baita Jagoba Beobidek ere, fase erregularrean lehenak gelditu eta igoera fasean lehen aukera probestu baitute igoera lortzeko.\ \ Badakigu larunbata ezkero Jagoba ospakizunetan murgilduta dagoela, besteak beste atzo arratsaldean Gasteizko Ama Zuriaren plazan gasteiztarrek eman baitzieten ongietorria bere taldekoei, 10.000 lagunek guztira. \ \ Ez da denboraldi erraza izan Jagobarentzat, pubiseko lesio bat zela medio. Baina beti izan du entrenatzaile eta jarraitzaileen babesa, eta hamaikakoan seguru izan du bere postua urte osoan zehar.\ \ Orain errekuperatu zaitez, eta hurrengo urtean ea zilarrezko ligan zortea duzun, Jagoba! \ \ Merezi dek.\ \ DISFRUTAU ETA ZORIONAK BIHOTZEZ\ \ LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA\