Lagun Onakeko erregionalek 2-0 irabazi diote Oreretako Touring taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 22a, 13:24
Lagun Onak futbol taldeko ohorezko erregional mailakoek 2-0 irabazi zioten Oreretako Touring taldeari. Pasa den larunbatean lortutako emaitza horren ondorioz, denboraldi bikainari amaiera ezinhobea eman diote Lagun Onakekoek. Jardunaldi baten faltan, mailari eustea lortu du taldeak matematikoki. \ \ Lorpen hau lan asko egitearen ondorioa izan da. Arrakastaren seinale da 14.000 biztanleko herri batek bi talde izatea, bat hirugarren mailan eta bestea ohorezko erregional mailan. Gipuzkoa osoan beste talde bat bakarrik (Erreala kenduta, noski) aurktizen da hain egoera onean, R. Union hain zuzen ere. \ \ Hori gutxi ez, eta Txisuk zuzenduriko taldea sailkapeneko 11. postuan dago une honetan. Datorren astean Aloña Mendi taldeari irabaziz gero 10. postuan amaituko lukete denboraldia. Hala ere, sailkapeneko postuarena da gutxienekoa, zenbait adin eta mailetan zailagoa baita mailari eustea txapeldun izatea baino. \ \ Pasa den larunbatean, goleatzaileak Jagoba Orbegozo eta Zabala izan ziren. Aipatu Joanes Otamendik min hartuta futbol zelaia utzi behar izan zuela, ea laster errekuperatzen den.\ \ Hona hemen jarraian hamaikakoa:\ Otaño, Eneko, Ibai, Albitxuri, Eñaut, Agirre, Gurrutxaga, Xuban Peña, Jagoba Orbegozo, Otamendi eta Zabala.\ \ Aldaketak:\ - 43. minutuan, Salegi Otamendi lesionatuaren ordez\ - 80. minutuan Subinas Salegiren ordez\ - 75. minutuan Olaziola Zabalaren ordez \ \ Ziur gaude talde honetako jokalari batzuk datorren urtean 3. mailan jokatzeko aukera izango dutela, egin duten lan bikainaren ondorioz.\ \ Eta amaitzeko esan Lagun Onak futbol taldeak benetan eskerrak luzatu nahi dizkiola Lizeaga Sagardotegiari, bere laguntza ezinbestekoa baita talde hau aurrera ateratzeko. \ \ Lagun Onak futbol taldea\