Partida entretenigarri baten ostean, puntua etxera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 7a, 11:17
Partidu entretenigarri batean ostean, puntua etxeratu zuen Lagun Onakek Gasteizen. Dena den, hiru izan zitezkeen zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren Azpeitira.\ \ Hamaikakoa:\ Atezaina: Iosu Diez\ Atzelariak: Sebas, EgaƱa, Etxeberria, Tena\ Erdilariak: Elustondo, Altoagirre, Ruben Aranburu, Julen Aranburu\ Aurrelariak: Alain Guridi eta Gorka Luariz\ \ Aldaketak:\ -46.min: Olaizola, Iosu Diez lesionatuaren ordez\ -63.min: Arregi, Altolagirreren ordez.\ -68.min; Palacios Julen Aranbururen ordez.\ \ Golak: \ -0-1 min 12: Etxeberriak Altolagirrek ateratako korner bat buruz errematatu ondoren.\ -1-1 min 57 : Txemak Olaizola atezainari hanketatik baloia lapurtu ondoren\ -2-1 min 67: Txemak berriro area barruan baloi luze bat hartu ondoren\ -2-2 min 72: Gorka Luarizek Alaveseko atezainari baloiak ihes egin ostean\ \ Puntuak (aurkako entenatzaileak emandakoak)\ 3 PUNTU: Gorka Luariz\ 2 PUNTU: Alain Guridi\ 1 PUNTU: Ruben Aranburu\ \ Kronika\ \ Hasierako hamaikakoan sorpresa polit bat izan genuen, Iosu Diez azpeitiar gaztea aritu baitzen atezain lanetan, Olaizolaren ordez.\ \ Partidan oso sartuta hasi zuen Lagun Onak futbol taldeak neurketa, eta 12. minutuan gola sartu aurretik, beste bi aukera izana zituenGorka Luarizek. Golaren ostean, lehen zati bikaina egin eta aurkariek ez zuten gol aukerarik izan.\ \ Atsedenaldian Asier Olaizolak Iosu Diez atezaina aldatu behar izan zuen lesionatu egin zelako. Pena izan zen, partida oso ona egiten ari zen-eta azpeitiar atezaina. Hori gutxi ez eta bigarren zatiaren ostean, Olaizola atezainak egindako huts baten ondorioz, Alavesek berdinketa lortu zuen. Aurreratzea ere lortu zuten bigarren gol bati esker. Partidako hogei minutu horiek izan ziren Lagun Onakek izan zituen minutu txar bakarrak.\ \ 2 eta 2 berdintzea lortu ostean, ordea, berriro ere nagusi izan azpeitiar taldea eta amaieran hiru puntuak lortzeko zorian izan ziren Elustondok azken minutuan izandako aukeraren ondorioz. \ \ Hurrengo astean azlem partida izango dute etxean,; derbia Pasaiaren aurka.\ \ Argazkian: Oinatz Elustondoren azken minutuetako aukera.\