Finalak giro ederrean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 7a, 10:37
Pasa den larunbatean, eguraldi ederra lagun, giro ezinhobea sortu zuten eskolarteko finaletara iritxi zire taldeek eta horien jarraitzaileek. \ \ Sei final jokatu ziren eta Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetako hamabi talde aritu ziren lehian. Errezil zein Bidaniako ikastetxeek ere hartu zuten parte ligaxkan, baina ez ziren iritsi finalera. \ \ Partida lehiatuak izan ziren, eta guztiak amaitu ostean sari banaketa egin zen. Besteak beste, han izan ziren udaletxeko zein Lagun Onak Futbol Taldeko ordezkariak, eta Mikel Labaka futbolaria.\ \ Lagun Onak futbol taldearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu Azpeitiko eta Azkoitiko Udalei, Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Bidaniako ikastetxe eta koordinatzaileei, eta baita ezinbestekoak diren epaile, entrenatzaile eta jarraitzaile guztiei ere.\ \ Zorionak denoi!