Infantil mailako nesken taldea osatu nahi du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko api. 25a, 19:35
Lagun Onakeko kadete mailako nesken aurtengo taldea.

Horretarako, 2000. eta 2001. urteetan jaiotako neskei zuzenduta izen-emate epe bat ireki da. Maiatzaren 10a arte dago izena ematea.

Lagun Onak futbol taldeak, datorren denboraldiari begira, nesken futbol taldearen inguruan dituen asmoen berri eman nahi dizuegu.

Lehendabizi esan, zuzendaritza taldea aldatu genuen une berean, ohartu ginela nesken futbolean hutsune nabariak zeudela eta hauei lehenbailehen konponbide bat aurkitu behar geniela. Geroztik lan horretan gabiltza eta buruan ditugun ideietako bat zuengana iristea nahi dugu.

Helburu nagusia nesken futbola sustatu eta bultzatzea da, gazte hauek, hain polita den kirol hau, ahalik eta baldintza onenetan jarduteko aukera izan dezaten. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu adin txikiko mailetatik helduagoetara bitartean dauden taldeen antolakuntza hobetzea, nesken futbolak, orain arte izan duen garrantzia handituz.

Hau guztia lortzeko, besteak beste, datorren denboraldian infantil mailako nesken taldea sortu nahi dugu eta hori jakinarazi nahi dizuegu. Maila horretako neskak 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak dira, hain zuzen ere.

Hau guztia jakinda, gure helburua lortzeko lehen urratsa ematera goaz. Beraz, futbolean jolasteko gogoz dauden neskek taldean izena emateko lehen deialdia zabaltzea. 2013ko maiatzaren 10a arteko epea izango duzue. Izenak jaso ondoren, eta maiatzaren erdi aldera, egingo diren entrenamenduetarako deialdi bat egitea da gure asmoa, datorren urtean sortuko den Lagun Onak Futbol Taldearen infantil mailako nesken taldea abian jarriz.

Izen ematea era hauetara egin ahal izango duzue:

  1. 1. Izen-emate orrian agertzen diren datuak bete, eta Garmendipeko bulegotara eramanda.
  2.  Lagun Onakeko helbide elektronikora zuen datuak bidaliz (ft.lagunonak@terrra.es.
  3. Telefono honetara deituz: 657791245.