Partida serioa eta garaipena: Lagun Onak 1 - Baskonia 0

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko ots. 25a, 18:59
Lagun Onakeko jokalariak gola ospatzen. (LAGUNONAK.COM)

Partida osoan defentsa serioa erakutsi ondoren, garaipenaren gola 89. minutuan lortu zuen Hodei Mendinuetak.

lagunonak.com

Partidu serioa Lagun Onak futbol taldeak jokatu zuena. Partiduan zehar baloiaren jabetza Baskoniarena izan baldin bazen ere, aukera gutxi egin zituen talde bizkaitarrak. Lagun Onak taldeak, berriz, defentsa lan izugarri bat egin ondoren azken momentuan falta jaurtiketa baten ondorioz lortu zuen gola,  89. minutuan. Goleatzailea Mendinueta izan zen, buruz, Santestebanek ateratako falta baten ondoren.

Aipagarria taldekide guztiek egindako lana baina aipagarria, batez ere, Mendinuetak eta Julen Aranburuk egindako lana zelai erdian, eta Tena kapitainak egindako partida izugarria.

Taldea 11. postuan kokatu da momentuz 33 punturekin eta denboraldi bikaina egiten ari dela esan genezake. Datorren astean beste derbi bat izango du Lagun Onak futbol taldeak, Beasaingo Loinaz futbol zelaian hain zuzen. Beasaindarrak 2 puntu aurrerago daude momentuz kokatuta eta garaipena lortuz gero aurreratu eta gipuzkoar lehen taldea izatea lortuko luke Lagun Onakek. Ea hala den!

Hamaikakoa: Olaizola, Egaña, Goikoetxea, Etxeberria, Tena, Mendinueta, Julen Aranburu, Ruben Aranburu, Elustondo, Otamendi eta Jon Arrue.

Aldaketak: Alain Guridi, Otamendiren ordez (46. min.), Arregi, Arrueren ordez (76. min.) eta Santesteban, Elustondoren ordez (83. min).

AUPA LAGUN!!