udala

Udal egiturak: Kultura Batzordea eta Liburutegia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2023ko ots. 15a, 16:10
Goian; Azpeitiko udaletxea. Behean, Enparan dorretxea; hor dago Udal Liburutegia.

Udal Kultura Batzordea

Sorrera: 1979. (frankismoaren osteko garaia kontuan hartuz)

Helbidea: Plaza Nagusia 5, 3. solairua.

Atari digitalak:

Harremanetarako: Eneritz Albizu batzordeburua (ealbizu@azpeitia.eus), Pili Arrieta teknikaria (kultura@azpeitia.eus).

Historia: 40 urteko diktaduraren ondoren, Azpeitiko Udala ere, Kultura Batzordearen bidez-eta, euskal kulturaren aldeko neurriak hartzen hasi zen: herriko kultur taldeei diru laguntzak eman, ekitaldi eta proiektuak abiatu, edota azpiegiturak indartu. Udalaren helburua herrian "euskal kultura indartsu" egotea da, Euskal Herriaren ardatz gisa jotzen duelako euskal kultura, eta, horretarako, kultur komunitateko taldeei eta norbanakoei baliabideak eskaintzen dizkie eta laguntza eman nahi die. Kultur komunitatearen "aitortza" egiten du, eta, besteak beste, lankidetzan aritzen da.

Jarduera:

  • Antzerki Topaketak. 2022an, 40. edizioa.
  • Asteburu Musikala.
  • Azpeitia Dantzan.
  • Udazkenean Abesbatzak. (azken bi urteetan ez da egin)
  • Nazioarteko Organo Zikloa. Azpeitia-Bergara-Azkoitia.
  • Santa Zezilia programa, herriko eragileekin.
  • Ekitaldi puntualak, eragileekin: Trikitilari Jaialdia, Organo-Musika Hamabostaldia, Tuba Jaialdia, Gabon kontzertua, bertsolaritza, erakusketak, aisialdia...
  • Sorkuntza bekak.
  • Diru laguntzak eta hitzarmenak.
  • Besterik: Festak, Euskara eta Hezkuntza udal batzordeetako ekitaldien antolaketa.

Udal Liburutegia

Sorrera: 1964.

Helbidea: Enparan dorretxea, Foru pasealekua 18.

Atari digitalak:

Harremanetarako: liburutegikoharrera@azpeitia.eus, 943 157 195.

Historia: 1964an sortu zen Azpeitiko Udal Liburutegia, Iturri Txikin, eta 1989tik aurrera Enparan dorretxean dago. Urtetik urtera eskaintza handitzen eta hobetzen joan da, eta, aurrerapen teknologikoarekin eta bilakaera sozialarekin batera, liburutegiaren izaera aldatzen doa. Askotariko zerbitzuak dauzka, komunitate osoari begira. Erakunde dinamiko eta aldakortzat du bere burua, eta erabiltzaile berriak lortzea du helburu nagusietako bat. Eragile aktibotzat jotzen denez, herriko dinamika ezberdinetan parte hartzen du: Herri Hezitzailean, Korrikan, Euskaraldian, aniztasunaren inguruko tailerretan… Ekitaldi kulturalak ere antolatzen ditu.

Jarduera:

Zerbitzuak:

  • Erabiltzaileen prestakuntza.
  • Kontsulta: lanerako, ikasteko edota aisialdirako.
  • Informazio bibliografikoa eta erreferentzia zerbitzua.
  • Liburutegiko funtsen maileguak.
  • Interneterako sarbidea.
  • Herriko bilduma.
  • Fotokopiagailua.
  • Premia bereziak dituztenentzat zerbitzuak.

Ekinbide batzuk:

  • Erakusketa bibliografikoak eta gidak.
  • Ipuin kontaketak. 1989an hasi zen, eta urtean hamabi saio inguru egiten ditu.
  • Literatura solasaldia idazleekin. Urtean bost saio.
  • Tailer eta ekitaldi bereziak: irakurketa dialogikoa, eskulana, marrazketa, ipuinak nola kontatu haurrei, genealogia, poesia emanaldiak, liburu aurkezpenak, magia saioa…
  • Besterik: liburutegiaren bisitaldiak, Irakurleen txokoa, Irakurketa erraza, Ipuinaren ordua, aste bereziak (Liburuaren Eguna, Bibliotekaren Eguna eta Euskararen Eguna)…

Guneak:

  • Harrera.
  • Haur txokoa (0-7 urte), Gazteak (8-14 urte) eta Helduak.
  • Hemeroteka-Mediateka eta Komikiteka-Interes guneak.
  • Lan gelak eta Ikas gela.

Udal kultur azpiegiturak

  • Azoka plaza.
  • Baigera I.
  • Betharrametako aretoa.
  • Dinamoa sormen gunea. (Kulturaz kooperatibak kudeatua. Lankidetza hitzarmena)
  • Foru pasealekuko aretoa.
  • Sanagustin kulturgunea. (Kulturazek kudeatua)
  • Sindikatu Zaharra.
  • Soreasu antzokia. (Kulturazek kudeatua)
  • Udal Liburutegia.

Horiez gain, herrian Loiolako liburutegia dago. (Uztarria aldizkaria, 2007ko abendua, 22-25 orrialdeak)