azpiegiturak

Sanagustin kulturguneak 10 urte... eta beste hamaika bizitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 11a, 10:00
Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko ekitaldi ofizialeko une bat, 2021eko uztailean.

2021ean Sanagustin kulturgunearen 10. urteurrenea zela eta, Herri Batzordea osatu zuten Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek. Asmoa: kultur komunitatearen ibilbidea aztertzea, 10. urteurreneko egitaraua osatzea eta begirada etorkizunean ere jartzea. Uztarriak atal honetan bildu zituen edukiak.

Sanagustin kulturgunearen 10. urtemugako ospakizunerako sortutako Herri Batzordeak, iazko abenduaren 10ean, balorazio oharrean nabarmendu zituenak:

  • Herri Batzordearen osaera plurala.
  • 10. urteurreneko egitarau orekatua.
  • Ekitaldiek izandako harrera ederra.
  • Etorkizunera begira utzitako aleak.
  • Nazio dimentsioa eman izana.
  • Norabide berean lanean segitzeko deia, "egiten den guztiaren optimizazioan eta zergatian indarra jarriz".

Herri Batzordeko kideek 10. urteurrenaren bukaeran egindako bideoa: