kooperatiba

Kulturaz: herri ekimeneko kooperatiba

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2023ko ots. 16a, 19:39

Azpeitiko Kultur Mahaiaren ekimenez, kultur kooperatiba bat sortu zen 2011n, Sanagustin kulturguneko proiektua abiatzeko: Kulturaz. Herriko arloko azpiegitura nagusiak kudeatzeko ez ezik, kultur taldeei eta bestelako elkarteei laguntzeko eta programazioa koordinatzeko eta osatzeko eratu zen.

Kulturaz kooperatibaren ezaugarri batzuk

  • Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Kulturaz.
  • Parte hartzean eta elkarlanean oinarritzen da haren eredua, izaera desberdineko kultur eta gizarte eragileekiko nahiz instituzio publikoekiko harremanean (esaterako, udalarekin lankidetza hitzarmena du).
  • Ardatz ditu sormena, transmisioa, ikusgarritasuna eta euskara.
  • Herri ekimenetik sortutako proiektua da, kultur eremua gainditzen duena, eta herritarrek eta herritarrentzako egina, nazio ikuspegia ere landuz.
  • Sanagustin kulturgunea, Soreasu antzokia eta Dinamoa sormen gunea kudeatzen ditu.
  • Lantalde profesionala du Kulturazek (20-30 langilekoa, Sanagustineko ostalaritzakoak barne), eta kooperatiban bazkidetzaren izaera zabala dauka: Azpeitiko kultur taldeak, norbanakoak eta bertako langileak daude.

Hiru kultur azpiegiturak

Sanagustin kulturgunea (10. urteurreneko bideoa)

Soreasu antzokia

Dinamoa sormen gunea (inauguraziorako prestatutako bideoa)

Kulturazen inpaktu sozial, ekonomiko eta kulturala (2021eko azterketaren laburpena)

Kooperatibaz informazio gehiago, hemen