Bete-betea dator Laboaldiaren bigarren astea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2018ko aza. 26a, 12:36

Laboa gai eta ardatz hartuta, bi hitzaldi, txangoa, entzunaldia eta kontzertua izango dira datozen egunetan. Ostiralean Zumetaren estudiora bisita egingo dute, eta osteguna bitartean eman ahal izango da harako izena. Horretarako bi bide jarri dituzte: azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera mezua idatzi edo 635-73 87 60 telefono zenbakira deitu. Zapatuan, Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskainiko du herriko hainbat musikarik eta abeslarik.

Azaroaren 21etik irekita dago Laboa gertutik erakusketa Betharrametako aretoan. Azaroaren 23an aurkeztu genuen Alaitz Aizpururen Laboaren begiak liburuxka Udal Liburutegian, giro ederrean. Larunbatean, berriz, murala pintatu genuen kalean. Aste hau ere bete-betea dator.

Bihar, azaroak 27, hitzaldia emango du Ana Gandarak 19:00etan, Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste izenburupean. Hasieran, Sanagustinen ginen solasaldia eskaintzekoak, baina azken orduko aldaketak tarteko, Udal Erakusketa aretoan izango da, Betharramen. Etzi, asteazkena, beste hitzaldi bat izango da, 19:00etan: Josune Albisuk eskainiko du Non dago Mikel Laboa? izenburupean. Hitzaldiaren aurretik bisita gidatua egingo dugu Betharrametako erakusketan, eta bertan izango da solasaldia ere.

Ostiralean, azaroak 30, bi ekintza egingo ditugu. Arratsaldean Zumetaren estudiora bisita egingo dugu, Azpeititik 15:30ean irtenda. Zumetaren estudioko txangora joan nahi dutenek azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera mezua idatzita edo 635-73 87 60 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena osteguna bitartean. Gehienek 25 laguneko taldeak joan ahal izango du Zumetarenera. Bisita horrez gain, Ibon RGren solasaldia eta entzunaldia ere izango dira ostiralean. Laboaren belarria izenburupean eskainiko du saioa, Gaztetxean, 21:30etik aurrera.

Laboaldiari bukaera emateko kontzertu berezia izango da zapatu gauean, Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, 22:30ean hasita, Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskainiko dute herriko hainbat musikarik eta abeslarik.