Agurtu dituzte mutxikoak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2017ko eka. 12a, 18:44

Atzo, hilak 11, ikasturte honetako azken dantza jauziak egin zituzten plazan, 12:00etan hasita. Urrian ekin zieten hileko bigarren igandetako saioei, eta atzokoarekin agurtu dituzte. Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean antolatu dituzte aurtengoan.

Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz antolatu dituzte laugarren urtez. Honakoak Jexus Artolak ateratako argazkiak dira.