Ikasturteko azken mutxikoak egingo dituzte igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2017ko eka. 7a, 11:00

Igande honetan, ekainak 11, dantza jauziak egingo dituzte plazan, 12:00etan hasita. Lau ikasturtez jarraian egin dituzte mutxikoak hileko bigarren igandean, eta aurtengo azken saioa izango da igandekoa.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz Kooperatibak, Sahatsa Dantza Taldeak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Dantza Eskolak antolatzen dituzte mutxikoak. Urritik ekainera bitartean egin dituzte aurtengoan ere, hileko bigarren igandean, azaroan eta apirilean salbu.

Azken urteetan, Ipar Euskal Herrian tradizio handia duten dantza jauziek egiteari ekin diote hegoaldeko hainbat herritan, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da antolatzaileen xedea, horregatik, ikasi eta parte hartu nahi duen orori zabalduta dago korroa. Beraz, azken saio honetara etortzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.