'Prest!', Dinamoa martxan jartzeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko urr. 28a, 10:46

Datorren asteazkenean, azaroak 2, Prest! eguna egingo dugu Dinamoan, Kultur Mahaiko talde eragileak deituta. Azken bi hilabetetan Udalak egokitu duen Soreasuko espazioan sormen gunea martxan jartzea da asmoa.

Lokala ikusi, jendearekin egon, proposamenak eta ekarpenak bota, hitz egin… denetik egin nahi dugu, hitz gutxitan, Dinamoa geure egin eta martxan jarri! Horretarako aukera izango du beraz, interesa duen orok, azaroaren 2an, 16:00etatik 20:00etara, bakoitzak nahi eta ahal duen tartean.