Apirileko dantza jauziak, igandean, Perez Arregi plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko api. 9a, 12:03

Herriko txoko desberdinetan egingo genituela esan genuen, eta aurrekoan Olazko plazan egin ostean, apirileko dantza jauziak Perez Arregi plazan egingo ditugu. Igande honetan izango dira, 12:00etatik 13:30era bitartean (euria egiten badu, Sanagustinen egingo ditugu). Kurtsoko azken bigarren saioa izango da jai honetakoa. Gerturatu dantzara! 

Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean, antolatzen ditugu dantza jauzien saioak, eta herritar guztientzat irekita daude. Gure asmoa, dantzarako ohitura bultzatzea da. Dantzara gero eta jende gehiago gerturatzea nahi genuke. Arituz ikastea, eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa plazan bertan ematea.

Mutxikoak Lapurdin egiten dira batik bat, baina Gipuzkoako hainbat herritan ere abiatu genuen bidea iaz; haien artean Azpeitian. Erraz egiteko dantzak dira.