Gaizka Garitano, Aho Bizarrik Gabe, martxoaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko ots. 24a, 13:36

Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzailea eta futbol jokalari ohia Sanagustin julturgunean izango da, martxoaren 10ean (asteartea), 19:00etan, Aho Bizarrik Gabe solasaldian. Futbol talde txikia da Eibar, baina Garitanoren eskutik iritsi da handienekin batera Espainiako Lehen Mailan jokatzera. Ibilbide hori eta beste izango dira hizketagai Ander Ugarte kazetari azpeitiarrak gidatuko duen saioan. Zure galdera bidalai nahi badiozu, idatzi ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera.

Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:

Martxelo OtamendiJuan Jose IbarretxeBenito LertxundiMaddalen IriarteJose Maria SetienAmets ArzallusJesus EgigurenJon SarasuaEdurne BrouardFermin Muguruza eta Ramon Saizarbitoria.

Solasaldiaren ezaugarriak

2013ko otsailean ekin genion solasaldi zikloari.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.