MondoCane diskoa grabatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko api. 30a, 14:32
Mondocane taldeko kidea. (Musikazuzenean.com)

Hirugarren diskoa grabatzen ari da MondoCane Azpeitiko musika taldea. Elektrika estudioetan ari dira grabatzen. Apirilaren 26an hasi zituzten hiru bat astekoak izango direla aurreikusten den grabaketak; Imanol Beobide bateria jolearekin hasi ziren. Musika zuzenean web orrian kronikak idazten dituzte. Jarraitu, hemen.

Ander Barriusoren gidaritzapean ari dira grabatzen Urrestillan entseatzen duen taldeko kideak. 2005ean sortu zirenetik grabatzen duten hirugarren diskoa da. Bederatzi kantu prestatu dituzte.

Apirilaren 26an eta 27an Beobideren bateria grabatu zuten, Asier Gurrutxaga baxujole eta abeslariak egingo ditu grabaketak aste honetan, eta haren atzetik etorriko dira Haritz Amezua (kitarra) eta Iñaki Odriozola (Ahotsa eta hammond teklatua).

Hemen, Beobideren grabaketaren zati bat:

--

--