Bihar (asteartea), Jesus Egiguren 'Aho Bizarrik Gabe' solasaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko mar. 10a, 12:35
Jesus Egiguren, PSE-EEko presidentea.

Duela bi aste pasa jakin zen ETAk armak indargabetzeari ekin diola. Jarduera armatua utzi zuela 2011ko urrian jakin zen. Horretaz asko daki Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak (Aizarna, 1954), eta, hain zuzen, hura izango da Aho bizarrik gabe solasaldi saioko hurrengo gonbidatua. Bihar (asteartea) izango da saioa, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak jarriko dizkio gaiak. Jendeak Egigureni aurrez galderak bidaltzeko aukera du (ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera).

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.

Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte sei gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien eta Amets Arzallus. Hemen saioetako zertzeladak