Kultur Mahaia, berrikuntzekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura
2013ko abe. 30a, 22:26

Azpeitiko kultur bilguneak larunbatean egin zuen bazkideen urteko ohiko batzarra. Zuzendaritza eta teknikari berriak izendatu genituen, kultur proiektuko ildoak zehazten hasiko gara... Batzarrean aurkeztu eta onartutako power pointa. (Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira)

(Azpeitiko Kultur Mahaiaren bazkideek larunbatean egindako batzarra. 25 lagun. Mahaiak urtean zehar kultur taldeekin beste bi batzar egiten ditu)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitiko Kultur Mahaiaren aurrekontuak

2013ko gastuak: 18.704 euro / sarrerak: 18.780 euro.

2014ko gastuak: 20.100 euro / sarrerak: 20.500 euro.

Kultur Mahaiaren elkarteko juridikoko zuzendaritza berria

Lehendakari: Joseba Izagirre (Zubi-Zar musika taldeetako kidea, eta Kultur Mahaiko Talde Eragileko kide izana bi urtez).

Idazkari: Maite Maiz (Itsasi Euskal Kultur Taldeko kidea).

Diruzain: Ihintza Agirretxe (Zine Klubeko kidea, Kultur Mahaiko Talde Eragileko kidea bere elkarteko ordezkari bezala, eta Kultur Mahaiko teknikari izandakoa).

Teknikari berria

Oihana Elduaien (kazetaria, Berria egunkarian hamar urte, uztarria.com-en jardundakoa...).

Azken urteetako teknikari Kepa Urbieta Sanagustinen lanaldi osoz ariko da.

Azpeitiko kultur mugimendua (ikusi idatzi osoa)

Kulturaren balioa: kultur diziplinetatik haratagokoa.

Iazko bazkideen batzarrean onartutakoa garatzen ari gara.

Orain modu antolatuagoan aritu nahi du Kultur Mahaiak.

Ildoak: sorkuntza, transmisioa, Sanagustin, udal kultur aurrekontuak.

Proiektuak (egungoak eta berriak) aurrera ateratzeko guztion beharra. Udalari eskaera orekatua (ez Kultura Batzordeari soilik).

Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide

Gaur egun 380 bazkide gara Kultur Mahaian. Egin zaitez bazkide; urtean 10 euro dira. Zozketak izango dituzu, gainera. Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, Sanagustinek, udal taldeek eta teknikariek osatzen dugu Kultur Mahaia.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu