Arantxa Olazabal bazkideari Bertso Txapelketako finalerako 2 sarrera tokatu zaizkio

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko abe. 10a, 16:33

Azpeitiko Kultur Mahaiak igande honetan izango den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako 2 sarrera zituen eta bazkideen artean zozkatzea erabaki du. Olazabal izan da saritua. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean zuzenean emango dugu finala, pantaila handian. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira.

Erabakita dago zein zortzi bertsolarik osatuko duten Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Barakaldoko BEC-en izango dira, igande honetan, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Eta Arantxa Olazabal bazkideak bertatik jarraitzeko aukera izango du, Azpeitiko Kultur Mahaiak zozkatu dituen 2 sarrerak eskuratuta.

Zuzenean ikusteko Sanagustin

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ere finala osorik jarraituko dugu, goiz eta arratsaldeko saioak pantaila handitik ikusiko baititugu. 

Goizez, 11:00etatik 14:00ak arte.
Arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.