Soziedadeen mus finala zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko aza. 27a, 13:23

Zapatu honetan (hilak 30) jokatuko da Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketako finala. Lehenengo faseko txapelketa guztiak jokatu dira eta soziedadeek badituzte irabazle eta azpitxapeldunak. Erabakita dago zein bikotek ordezkatuko duten soziedadea larunbat arratsaldean, Sanagustinen. 

Argazkian, Zulozabal elkartean lehengo ostiralean jokatutako mus saioa. Asier Urrestilla eta Andoni Beobide batetik eta Jabier Larrañaga eta Aitor Juaristi bestetik. Bi horiek izango dira, adibidez, Zulozabal ordezkatuko dutenak.

Zapatuan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da finala, 15:30etik aurrera. Hor erabakiko da zein soziedadetan dakiten gehiago musean.

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du aurten ere txapelketa, soziedadeen arteko giroa gehiago sustatu nahian.

Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira eta zozketak izango dituzu. Klikatu hemen