Jokin Uranga laugarren Elizondoko finalerdian, saio ona eginda; oso zail du finalera sartzea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko aza. 23a, 21:24
Jokin Uranga gaur, Elizondoko saioan, kartzelako ariketan.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerdietako bigarren itzuliko lehen saioko puntuazioa: Unai Iturriagak 725 puntu, Amets Arzallusek 719,5, Beñat Gaztelumendik 695,5, Jokin Urangak 668, Iñigo Mantzizidorrek 663,5 eta Julio Sotok 620 (Berria-ko kronika). Bihar eta hilaren 30ean beste bi saioak. Finalerako zazpi txartel daude jokoan Hemen Jokin Urangaren kartzelako ariketa. Azken ordukoa (azaroak 24, 20:15): Jokin Uranga finaletik kanpo da.

Azken ordukoa (azaroak 24, 20:15). Donostiako saioa:

Igor Elortzak 703 puntu, Alaia Martinek 674,5, Aitor Sarriegi 674, jon Martinek 641,5, Etxahun Lekuek 639,5 eta Fredi Paiak 617,5.

Finalerdietako orain arteko puntuazioa (bigarren itzuliko bi saioren ondoren)

1. Amets Arzallus 1.436,5 puntu

2. Igor Elortza 1.425

3. Beñat Gaztelumendi 1.392,5

4. Unai Iturriaga 1.374

5. Aitor Sarriegi 1.362

6. Alaia Martin 1.341,5

7. Iñigo Mantzizidor 1.331

8. Jokin Uranga 1.325,5

9. Etxahun Lekue 1.288,5

10. Jon Martin 1.282

11. Fredi Paia 1.279

12. Julio Soto 1.259,5

Saio bat gutxiagorekin:

13. Sustrai Colina 706

14. Aitor Mendiluze 694,5 

15. Unai Agirre 670,5

16. Jone Uria 653 

17. Agin Laburu 650 

18. Jexux Mari Irazu 638,5 

Finalerdietako bigarren itzuliko azken saioa

- Dartorren larunbatean, Maulen: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

Finala

Abenduaren 15ean (igandea), Barakaldoko BECen: Maialen Lujanbio egungo txapelduna eta beste zazpi bertsolari. Sarrera guztiak agortuta daude.