Azpeitiko Kultur Mahaiaren azaroko zozketen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko aza. 7a, 10:27

Miguel Angel Iriarte, Ander Segurola, Mª Jesus Etxeberria eta Iosu Larrañaga bazkideak izan dira zortedunak. Horrez gain, azaroko eskuko agenda bidali die bazkideei eta hemen ere zintzilikatu du. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira.

Miguel Angel Iriarte: Lin Ton Taun + Malder kontzerturako 2 sarrera. Azaroaren 9an, 23:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Ander Segurola: Kiki pailazoaren Katapuntxispun-festa! emanaldirako 2 sarrera. Azaroaren 16an, 17:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Mª Jesus Etxeberria: Raimundo Amador + Keu kontzerturako 2 sarrera. Azaroaren 17an, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Iosu LarrañagaLur zabaletan (Aingeru Epalza) eta Gizona bere bakardadean (Bernardo Atxaga) liburuak.