Azaroan (ere) kultur eskaintza ugari

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko urr. 30a, 17:01
Egurra ta kitto! Azpeitiko taldeak ostiralean Sanagustin kulturgunean emango du kontzertua.

Hil honetako agendari errepasoa emanez gero, herri honetan kultura eskaintza oparoa dugula konturatuko gara. Asteburu hau bera dugu adibide garbia: 10 bat ekitaldi egongo dira.

Askotan ez dugu denbora apur bat hartzen, gutxi bada ere, gauzei orokorrean hartuta begiratzeko. Ez da oraingo kontua bakarrik; aspalditik dabil Kultura gure artean bizitzen, asteburuero. Baina orain arte egin dena ez bada ahaztekoa ere, hil honi begira jarri gara eta emaitza ikaragarria da.

Euskal Herriko Antzerki Topaketak dira, bai, eta horrek bakarrik ekitaldi ugari ekarri ditu. Baina esan bezala, ez da hil honetako kontua bakarrik. Bestela, ikusi besterik ez dugu izango, abenduan ere zer etorriko den. Azaroari helduz, berrogei ekitalditik gora egongo dira, denetarikoak. Jarraian duzue eskuetara iritsi zaizkigun ekitaldien zerrenda (hauez gain, gehiago ere izango dira, ziur).

Antzerkia

  • Gabrielen lekua (urriak 31, Soreasu Antzokia).

  • Hitzak. Besterik ez (azaroak 1, Soreasu Antzokia).

  • Hamlet (azaroak 2, Soreasu Antzokia).

  • Antzerki eskolen eguna (azaroak 3, Herriko plaza).

  • Mendiko altxorra (azaroak 3, Soreasu Antzokia).

  • Hiru (azaroak 8, Soreasu Antzokia).

  • Traganarru (azaroak 9, Soreasu Antzokia).

  • Hareazko ipuinak (azaroak 10, Soreasu Antzokia).

  • Mikrouhina (azaroak 14, Gaztetxea).

  • Zaharrak berri (azaroak 15, Soreasu Antzokia).

  • Dena berriz bueltatzen da (azaroak 16, Soreasu Antzokia).

  • Kiki pailazoa: Katapuntxispun festa! (azaroak 16, Sanagustin kulturgunea).

  • Eta zer?II (azaroak 17, Soreasu Antzokia). 

Musika

  • DJ saioa (azaroak 1, Lokotx taberna).

  • Berri Txarrak + Niña Coyote eta Chico Tornado + Egurra ta kitto! (azaroak 1, Sanagustin kulturgunea).

  • Oihan Vega Disko festa (azaroak 2, Pikua Taberna).

  • Kantu-jira (azaroak 8, Baigera I aurretik abiatuta).

  • Lin Ton Taun + Malder (azaroak 9, Sanagustin kulturgunea).

  • Txistularien kalejira (azaroak 9, Errebala).

  • Trikipoteoa (azaroak 9, Errebala).

  • Zestoako Idiakaitz txistulariak (azaroak 10, Lasao).

  • Cold revenge+ Screammers and Seaners + Los galerna (azaroak 16, Sanagustin kulturgunea).

  • Raimundo Amador + Keu (azaroak 17, Sanagustin kulturgunea).

  • Juan Antxieta Musika Eskolaren Santa Xixiliko kontzertua (azaroak 20, Soreasu Antzokia).

  • On Kixote jaialdia (azaroak 21, Soreasu Antzokia).

  • Azpeitiko Musika Bandaren Santa Xixiliko kontzertua (azaroak 23, Soreasu Antzokia).

Bertsoa

  • Bertso afaria Agin Laburu eta Amaia Agirrerekin (azaroak 8, Lasao).

Argazkilaritza

  • Lagun Onak Mendi bazkunaren Mendiko eta Udazkeneko XVIII. Argazki Rallya (azaroak 3).

  • Euskal Herriko Argazki Elkarteen Topaketak (azaroak 9, Sanagustin kulturgunean).

Erakusketa

  • Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen erakusketa (hil guztia, Baigera I).

  • Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen erakusketa (hil guztia, Mendizaleetan).

  • Walmara, Etiopiako leku bat (azaroaren 7a arte, Sanagustin kulturgunea).

  • Sensaciones (azaroaren 15etik 26ra, Betharram aretoa).

  • Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen erakusketa kolektiboa (azaroaren 8tik 21era).

  • DiArt akademiako ikasleen erakusketa (azaroaren 22tik abenduaren 8ra, Sanagustin kulturgunea).

  • Gure inguruari begirada bat (azaroaren 30etik hasita, Betharram aretoa).

Filma

  • The Boat That rocked (azaroak 6, Gaztetxea).

  • Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa dokumentala (azaroak 6, Emakume Txokoa).

  • Barrio (azaroak 13, Gaztetxea).

  • Das Leben der Anderen (azaroak 20, Gaztetxea).

  • Filma zehazteko (azaroak 23 eta 24, Soreasu Antzokia).

  • Filma zehazteko (azaroak 30, Soreasu Antzokia).

Ipuin kontalaria

  • Mirian Mendoza (azaroak 4, Udal Liburutegia).

  • Mirian Mendoza (azaroak 11, Udal Liburutegia).

  • Pello Añorga (azaroak 18, Udal Liburutegia).

  • Annie Funny (azaroak 25, Udal Liburutegia).