Iñigo Ibargurenen azken liburua eskuragarri Azpeitian ere

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko eka. 25a, 14:54

Azpeitiarrak joan den ostiralean aurkeztu zuen 'Triangelu irristakorra' izeneko eleberria —albistea hemen—. Bere hirugarren lana da eta oraingo honetan Gaumin argitaletxearekin kaleratu du. Gaur-gaurkoz, obrak direla-eta herrian liburu dendarik ez dagoenez, Uztarriaren egoitzan eta Sanagustin kulturgunean egongo dira liburuak salgai, gaurtik.

 

Bestela, Triangelu irristakorra erosi nahi duenak Gaumin argitaletxearen webgunean ere eskura dezake, "eta bidalketa gasturik gabe", Fernando Morillok aurkezpenean esan bezala. Liburua 15€tan dago.