Sokamuturrean klik egiteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko urt. 29a, 16:30
Iazko lehiaketako argazki garailea, Juan Mari Amenabar 'Otola'-rena.

Sokamuturreko XXXIV. Argazki Lehiaketa izango da aurtengo karnabaletan, 'Imanol Elias saria' izenekoa, eta Azpeitiko Argazki Elkarteak gaur eman du baldintzen berri. Iaz Juan Mari Amenabar 'Otola'-k irabazi zuen lehiaketa.

Oinarriak

- Nahi duen orok parte har dezake.

- Gaia: sokamuturra.

- Argazkiek otsailaren 10 (igandea), 11 (astelehena) eta 12an (asteartea) ateratakoak izan behar dute.

- Txuri-beltzeko irudiak. Argazkien tamaina: 20 x 30 zm. Ezingo da fotomuntajerik aurkeztu.

- Egile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake. 

- Lanak pakete edo sobre itxian bidali hona: Azpeitiko Argazki Elkartea, Korreos 326, Azpeitia, edo Perez Arregi 1, 1 Azpeitia.

- Epea: Otsailak 28.

- Epaimahaia: Argazki Elkartea.

Sariak

- Lehenengoa: 365 € eta garaikurra.

- Bigarrena: 235 € eta garaikurra.

- Hirugarrena: 200 € eta garaikurra.

- Laugarrena: 120 €.

- Bosgarrena: 80 €.

- Ohi bezala, sari berezi bat egongo da: Iñaki Joaristi Altzarte. 150 € eta plaka. Gaia: festa giroko argazkia.

- Sari banaketa: martxoaren 16an (larunbata), 13:00etan, Betharrametako aretoan. Orduan zabalduko dute erakusketa.

- Erakusketara joaten den ikusleak ere sari herrikoi bat emateko aukera izango du, bere gustuko argazkiari botoa emanda. Argazki irabazlearen egileak plaka bat jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean hamar argazkiren 20x30ko anpliazioak zozketatuko dira.

---

Argazki Elkartea. Sorrera: 1984. / azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com / Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa. Bere ibilbidean hainbat ekitaldi antolatu du: rallyak, lehiaketak, ikastaroak. / azpeitikoargazkielkartea.com / Informazio gehiago