Herritarren artelanak dendatan: 'Dendartea'

Erabiltzailearen aurpegia
(Borobilean, Arantxa Sarasuaren koadroa Lidia dendan).

Kultur Mahaiak antolatutako III. Kulturaldiko seigarren ekitaldiari hasiera eman diogu gaur: Azpeitiko 19 artisten artelanak ikusgai dira 21 dendatako erakusleihoetan. Urtarrilaren 7ra artean egongo dira. Merkatarien elkartearekin eta sortzaileekin elkarlanean gauzatu du 'Dendartea' ekimena.

Azpeitiko Kultur Mahaiak herriko sortzaileen alde egiteko helburua du, datorren urtetik aurrera sormenari eta herritarren lanak sustatzeari garrantzi handiagoa emango dio, eta III. Kulturaldian gaur hasitako ekimena da horren erakusgarri: Azpeitiko 19 artisten artelanak ikusgai dira 21 dendatako erakusleihoetan. 

Dendetan, artelanaren ondoan, egilearen izena ageri da.

Artistak eta dendak

Pedro Luengo (NKN eta Kiribil).

Gaizka Otamendi (Agirre oparidenda).

Miriam Quintana (Ukabi).

Julen Agirre (Farmazabal).

Miren Artetxe (Babesa).

Olatz Aguado (Arkupe).

Mila Zendoia (Neder eta Xabier margoak).

Leire Larranaga (Oinkari).

Rosana (Danetik).

Isabel Rajado (Edurne oinetakoak).

Maria Jesus Eizmendi (Zabala).

Mikel Sanjuan (Arrospide).

Beatriz Pozo (Urbistondo).

Javier Palacios (Ilargi).

Juan Mari Olaizola (Jostaldi).

Axun Azpiazu (Nerea).

Alaitz Alberdi (Sorgin).

Maite Azpiroz (Irati).

Arantxa Sarasua (Lidia).

III. Kulturaldiko azken ekitaldia

- Abenduak 23 (igandea): Txapel-en omenezko urteroko bertso saioa Sanagustinen (17:30). Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du.

Orain arteko ekitaldiak
 
- Abenduak 5: Zuloak dokumentala Soreasun. 50 lagun joan ziren.
 
- Abenduak 8: Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua Sanagustinen. 300 lagun.Hemen lau argazki.
 
- Abenduak 11: Pako Aristiren hitzaldia Baigera I-en, bere Independentziaren paperak liburuari buruz. Hemen hitzaldiko kronika.
 
- Abenduak 14: Sahararen aldeko afari musikatua Sanagustinen. 40 lagun. Hemen afari musikatuko argazkiak.
 
- Abenduak 17 (urtarrilaren 10era artean): Miriam Quintana eta Beatriz Pozo Arte eta Diseinu zentroko irakasleen erakusketa Sanagustinen. Hemen irekiera ekitaldia.
 
- Abenduak 20 (urtarrilaren 7ra artean): herriko hogei bat dendatan herriko artisten kuadroak-artelanak, erakusleihoetan.
 
Azpeitiko kultur talde guztiek, udal taldeek, kultur teknikariek, Sanagustin kulturguneko ordezkariek eta bazkide norbanakoek osatzen dute Kultur Mahaia. Ia 400 bazkide ditu (bazkidetzeko, hemen).
 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide