Miriam Quintana eta Beatriz Pozoren erakusketa Sanagustinen, III. Kulturaldiaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko abe. 18a, 17:00
(Erakusketaren inaugurazioa atzo arratsaldean, Sanagustin kulturgunean)

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatutako III. Kulturaldiko bosgarren ekitaldia martxan da atzo arratsaldetik: Arte eta Diseinuko bi irakasle haien erakusketa. Gureak izena du, eta urtarrilaren 10era artean egongo da ikusgai kulturgunean. (egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira, eta zozketak izango dituzu)

III. Kulturaldiko azken bi ekitaldiak

- Abenduak 20-urtarrilak 7: herriko hogei bat dendatan herriko artisten kuadroak-artelanak, erakusleihoetan.

- Abenduak 23 (igandea): Txapel-en omenezko urteroko bertso saioa Sanagustinen (17:30). Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du.

Orain arteko ekitaldiak
 
- Abenduak 5: Zuloak dokumentala Soreasun. 50 lagun joan ziren.
 
- Abenduak 8: Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua Sanagustinen. 300 lagun. Hemen lau argazki.
 
- Abenduak 11: Pako Aristiren hitzaldia Baigera I-en, bere Independentziaren paperak liburuari buruz. Hemen hitzaldiko kronika.
 
- Abenduak 14: Sahararen aldeko afari musikatua Sanagustinen. 40 lagun. Hemen afari musikatuko argazkiak.
 
- Abenduak 17 (urtarrilaren 10era artean): Miriam Quintana eta Beatriz Pozo Arte eta Diseinu zentroko irakasleen erakusketa Sanagustinen.