130 bikote txapeldun!

Erabiltzailearen aurpegia
Txapelketako aurreneko lau bikoteak larunbatean, Sanagustinen.

Zapatuan bukatu zen Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketa, Sanagustinen; Kultur Mahaiak antolatu du. Irabazleak Urrestillako Antxieta soziedadeko Jose Antonio Lasa eta Vicente Unanue izan dira. Bigarren Iturriko Iñaki Ulazia-Aitor Muñoz bikotea geratu da, hirugarren Arauntzako Joxean Godoy-Aitor Aldalur eta laugarren Loiolatxoko Iñigo Arregi-Jon Larrañaga. Ikusi hemen zapatuko argazki bilduma. / Bazkidetu zaitez Kultur Mahaian (urtean 10 euro dira, eta zozketak izango ditugu).

Azpeitiko Kultur Mahaiak soziedadeekin elkarlanean antolatu du II. mus txapelketa, bi helbururekin: soziedadeen arteko hartu-emana gehiago sustatzea, eta Kultur Mahaia diruz laguntzea, ondo pasatuz.

130 bikotek hartu dute parte aurten. Urrian hasi zen txapelketa, lehen fasearekin (soziedadeetan kanporaketak). Final nagusia lehengo larunbatean izan zen, Sanagustin kulturgunean.

Iaz 143 bikote izan ziren. Hurrengo urtean izango da III. txapelketa, eta parte hartzea handitzeko neurriak hartzen segituko du Kultur Mahaiak.

Sariak

- Lehen fasean. Soziedade bakoitzeko bikote irabazleari arkumea eta ardoa (gutxienez zortzi bikotek jokatu behar zuten sari hori eskuratzeko). Beste pareja finalista ere Sanagustineko final nagusira sailkatu zen.

- Fase finalean. Aurrenarentzat 1.000 euro + txapelak. Bigarrenarentzat 500 euro. Hirugarrenarentzat otarrak. Laugarrenarentzat Sanagustinen afaria.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide