Abenduaren 5ean hasiko da III. Kulturaldia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko aza. 30a, 13:30

(III. Kulturaldiko orain arteko ekitaldietako argazkiak) Kultur Mahaiak antolatu du Kulturaldia, eta, 'Zuloak' dokumentala, Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua, Pako Aristiren hitzaldia, Sahararen aldeko afari musikatua, Arte eta Diseinuko irakasleen erakusketa, herriko artisten lanen erakusketa dendetan eta 'Txapel'-en omenezko bertso saioa izango dira. Bideoan: 'Zuloak' dokumentalaren trailerra. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide (urtean 10 euro dira, eta hilero zozketak izango dituzu)

Azpeitiko Kultur Mahaiak aurten ere antolatu du Kulturaldia —III.a—, eta datorren asteazkenetik aurrera hainbat ekitaldi egingo ditu herrian.

- Abenduak 5 (asteazkena): Zuloak dokumentala Soreasun (21:30). Fermin Muguruzaren film bat da, Zinemaldian egon da. Azpeitiko Emakume Txokoarekin elkarlanean antolatu du Kultur Mahaiak emanaldia.

- Abenduak 8 (larunbata): Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua Sanagustinen (23:00). Sarrerak salgai daude kulturgunearen webean eta Sanagustinen bertan. (hemen argazki batzuk)

- Abenduak 11 (asteartea): Pako Aristiren hitzaldia Baigera I-en (19:30), bere liburu berri Independentziaren paperak-i buruz. (hemen hitzaldiko kronika)

- Abenduak 14 (ostirala): Sahararen aldeko afari musikatua Sanagustinen (afaria 21:00etan, kantaldia 22:00etan), Khamar Sahararen aldeko Azpeitiko taldearekin elkarlanean antolatuta. (40 lagun bildu ziren. Hemen afari musikatuko argazkiak)

- Abenduak 17-urtarrilak 10: Arte eta Diseinuko irakasleen erakusketa Sanagustinen, elkarte harekin elkarlanean antolatuta. Gureak izena du erakusketak. (hemen irekiera ekitaldia)

- Abenduak 20-urtarrilak 7: herriko 21 dendatan herriko 19 artisten artelanak, erakusleihoetan. (hemen ekimenaren hasiera)

- Abenduak 23 (igandea): Txapel-en omenezko urteroko bertso saioa Sanagustinen (17:30). Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du. (hemen saioaren kronika bat).

Kultur Mahaiko batzarra, abenduaren 29an

Kultur Mahaiko partaide eta bazkideek abenduaren 29an (larunbata) egingo dute batzarra, goizez, Baigera I-en.

Mahaiak ia 400 bazkide ditu. Urtean 10 euro dira, eta bazkideak hilero zozketak izaten ditu (ekitaldien sarrerak, liburuak, diskoak...). Sanagustinkulturgunea.net-en badago bazkide egiteko aukera.

Azpeitiko kultur talde guztiek, udal taldeek, kultur teknikariek, Sanagustin kulturguneko ordezkariek eta bazkide norbanakoek osatzen dute Kultur Mahaia.