Kultur Mahaiko bazkide zortedun berriak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura
2012ko aza. 7a, 18:13

Nekane Ugarte, Ireber Iriondo, Nagore Illarramendi, Karmen Alberdi, Iban Zendoia, Luxio Galarraga, Aloña Zubizarreta, Mikel Arregi eta Ihintza Agirretxeri tokatu zaizkie azaroko opariak. Argazkian, Lourdes Isart bazkidea urrian irabazitako otarrarekin —bailarako baserritarren barazkiekin osatutako otarra—. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira.

Lourdes Isart bazkidea (erdian), urrian irabazitako otarrarekin eta baserritar batzuekin.  Argazki originala

Hauek dira Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideen artean azaroan egindako zozketan ateratako irabazleak:

- Nekane Ugarte: Elkarhizketa su txikian antzerkirako 2 sarrera. Azaroak 9, ostirala (20:00eta edo 22:30ean).

- Ireber Iriondo: Lingua Nabajorum antzerkirako 2 sarrera. Azaroak 10, zapatua (21:30).

- Nagore Illarramendi: Auzokideak antzerkirako 2 sarrera. Azaroak 11, igandea (18:00).

- Karmen Alberdi: Izan bedi emakumea antzerkirako 2 sarrera. Azaroak 16, ostirala (21:30).

- Iban Zendoia: Bai, nahi dut antzerkirako 2 sarrera. Azaroak 17, zapatua (21:30).

- Luxio Galarraga: Alabatxo antzerkirako 2 sarrera. Azaroak 18, igandea (18:00).

- Aloña Zubizarreta: Sosegua kontzerturako 2 sarrera. Azaroak 11, igandea (20:00).

- Mikel Arregi: Fridays Crew eta Iheskide taldeen kontzerturako2 sarrera. Azaroak 17, zapatua (23:00).

- Ihintza Agirretxe: Ordaina zor nizun eta Manifestu nazionalista liburuak.

Antzezlanak Soreasu antzokian izango dira. Kontzertuak, Sanagustinen.

Kultur Mahaiko bazkideen mus saioa, azaroaren 15ean

Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketan Kultur Mahaiko bazkideek azaroaren 15ean (osteguna) jokatuko dute: Sanagustinen, 21:00etan. Parte hartu nahi duenak azpeitikokulturmahaia@gmail.com-era idatzi behar du, edo 674 165 684ra deitu (gutxienez, bikoteko kide batek izan behar du Mahaiko bazkidea). Izen-ematea 20 euro da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu