Hemengo ahotsak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko urr. 27a, 14:45

Aurtengo Durangoko Azokan Ahotsenea gunean abenduaren 6an Pako Aristik, Fernando Morillok eta Xanti Rodriguezek euren liburuak aurkeztuko dituzte, solasaldi batean, eta 9an Iñaki Segurolak berea.

Abenduaren 6tik 9ra artean izango da aurtengo Durangoko Azoka, han bada Ahotsenea gunea, berau ekitaldiz josita dator berriz ere, eta azpeitiar egile batzuek badute hitzordurik:

Abenduak 6 (osteguna)

- 19:00: Independentziaren paperak liburua. Pako Aristiren aurkezpen-solasaldia. (Urola Kostako Hitza-k egindako elkarrizketa).

- 20:00: Itzalen sua liburua eta DVDa. Fernando Morillo eta Xanti Rodriguezen aurkezpen-solasaldia (Kultur Mahaiak egindako artikulua).

Abenduak 9 (igandea)
 
- 14:00: Arrazoia ez dago edukitzerik liburua. Iñaki Segurolaren aurkezpen-solasaldia. Laster dira liburua aurkeztekoak. "Mamia aldetik, arrazoiaren jabetasuna izan liteke liburuaren muina; arrazoia eduki beharrak dakarren okerra edo ezina ere bai, nolazpait" (informazio pixka bat hemen).