Jokin Uranga: "Bertso Parrandaren erdia entzulea da"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko aza. 19a, 20:39

Bertso Parranda Txarrantxa tabernara iritsiko da gaur gaueko hamaiketan. Bertan JOARE (Jokin Uranga, Eneritz Arzallus eta Eneritz Eizmendi) eta JOXUBE (Joseba Agirre, Haritz Zubizarreta 'Xubi' eta Beñat Lizaso) ariko dira kantuan. lapikue.net Azpeitiko kultur weba Jokin Urangarekin izan da.

Gaur gaueko saiorako prest al dagoen galdetuta duda egin gabe erantzun dio Jokin Urangak lapikue.neti: "Bai". Ondoren azalpenak: "Txarrantxan giro ederra egongo da, Bertso Parranda berak giro ederra jartzen asmatu duelako. Orkatzeko saioan izan nintzen eta oso anbiente ona zegoen. Zenbait herritan jendea lortzeko izugarrizko lanak egin behar izaten dituzte, propaganda egin... Azpeitian hori bermatua dago; jendeak badaki nora dihoan, zer entzutera; badaki hau ez dela ohiko txapelketa bat. Are gehiago, Bertso Parrandaren erdia entzulea da".

Beste erdiaz, berriz hauxe dio: "Plazetan ibiltzeko aukera dugunontzat ez da beste bertso saio bat bezalakoa, ez dago margen handirik. Ze lan egin behar diren ondo zehaztuta daude, eta ez zara joaten 'gaur bertsotan egin ber diat' pentsatzen. Bertso Parranda bertsotan egin nahi duen jende berriarentzako ondo planteatuta dago, eta niretzat horiekin kantatzea gauza ederra da".

Urangari gaur parte hartuko duten bertsolariei ezaugarri bana jartzeko eskatu dio lapikue.netek eta honela definitu ditu seirak:

Joseba Agirre: Ausarta.

Haritz Zubizarreta 'Xubi': Bertsolaritzaren maitemindu bat.

Beñat Lizaso: Iturri bat.

Eneritz Arzallus: Oso ona.

Eneritz Eizmendi: Zuzena

Jokin Uranga: Hori beste batek esan beharko du.

Orain arte egindako elkarrizketak:

- Ander Urbieta 'Pow'

- Josu Azpillaga