Eneritz Artetxe: "Gauerako gogoz gaude, gainera, jakinda noren kontra den, gehiago"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura
2010ko aza. 26a, 10:36

Bertso Parrandaren laugarren erronda gaur gauean izango da, 23:00etan, Sanjuandegiko Jim Clark tabernan. HATXE (Haritz Garmendia, 'Txibilter' eta Etxanizek osatutakoa) eta SEI (Silvia Etxaniz, Eneritz Artetxe eta Izaro Zinkunegik osatutakoa) taldeak ariko dira kantuan, ordubete inguruz. Lapikue.net Azpeitiko kultur webgunea Eneritz Artetxerekin egon da.

Zergatik guztiek euren inizialekin osatu duzue taldearen izena?

Hala esan zigutelako. Ez genuen guk aukeratu, "zuek izen hau duzue" esan ziguten.

Eta taldeak nola osatu dituzue?

Zozketa bidez. Sanjuandegiko talde honek ez, haiek eurek osatu nahi zutela esan zuten, baina gainontzekoak zozketa bidez sortu ziren.

Gauerako gogoz?

Bai. Gainera, jakinda noren kontra garen oraindik eta gehiago.

HATXE taldeak bere etxean jokatzen duela esan daiteke, ezta?

Bai ba. Horregatik. Gainera, hauek parte hartzen duten lehenengo aldia dute eta ikusiko dugu, ikusiko dugu.

Lekuak garrantzirik ba al du?

Ez. Ziur publikoaren botoa galduta dugula, baina gu hauekin ondo pasatzera goaz, barre egitera.

Kotxezaleen tabernan sei bertsolari.

Bai. Akordatu gara horrekin agurra prestatzerakoan.

Dena prest, beraz.

Bai, bai.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu