Badatoz Antzerki Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura
2010ko urr. 27a, 10:00

Antzerkiaren hilabetea heldu da, hogeita zortzigarrenez heldu ere, eta horrek esan nahi du hil honetan zer ikusia izango dela Izarraitz pilotalekuan. Ostiralean hasita eta 21a bitartean 10 bat antzezpen taularatuko dituzte, batzuk helduentzat, beste batzuk txikientzat. Tartean bi estreinaldi. Bideoa, iaz Imanol Elias omendu zutenekoa da. 

Antzerkiaren hilabetea heldu da, hogeita zortzigarrenez heldu ere, eta horrek esan nahi du hil honetan zer ikusi izango dela Izarraitz pilotalekuan. Ostiralean hasita eta 21a bitartean 10 antzezpen taularatuko dituzte, batzuk helduentzat beste batzuk txikientzat. Tartean bi estreinaldi izango dira: bata, antzerki alternatibo gisa izendatuta datorren Kale edo bale Hortzaka taldearena; bestea, helduentzat izango den Xake Oihulari Klown-erena.

Ostegunean aurkezpena

Antzerki Topaketen aurkezpena ostegun honetan izango da, udaletxeko areto nagusian, 12:00etan. Gerturatu nahi duten guztientzako, egitarau guztia xehe-xehe azalduko dute. 

Goiko bideoa iazko aurkezpen ekitaldikoa da, Txalo saria eman zuten unekoa. Ikus daitekeen bezala, Imanol Eliasek jaso zuen; besteak beste, Antzerki Topaketen sortzailea (alkatea zen garai hartan) izan zelako. Aurten ez da Txalo saririk emango.

XXVIII. Euskal Antzerki Topaketen egitarau osoa Kultur Mahaiaren eskukoazaroko agendan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu