Euskal Herriko klase gatazkaz mahai ingurua izango da larunbatean Esklabetan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2023ko mar. 6a, 08:58

Emilio Lopez Adan Beltzaren eta Dani Askunzeren eskutik Klase gatazka Euskal Herrian: iragana eta oraina mahai ingurua izango da Esklabak Zentro Sozialistan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta.

Datorren larunbatean, hilak 11, belaunaldien arteko elkarrizketa izango da Esklabak Zentro Sozialistan, Emilio Lopez Adan Beltzaren eta Dani Askunzeren eskutik. Mahai ingurua 11:00etan hasiko da, eta solasaldia amaitzean bazkaltzeko aukera ere egongo da.